200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1375. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 11n egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik erregistroko 1913 sarrera zenbakia, 2021eko maiatzaren 14koa, zeinaren bidez eskatzen baita onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Corellako 2. poligonoko 1375. lurzatian, baita 2021eko uztailaren 13an aurkeztutako zuzenketa dokumentazioa ere (erregistroko 2021/3083 sarrera).

Kontuan hartzekoak: udal arkitektoaren eta idazkariaren txostenak.

Kontuan hartzekoak: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabakitzen da:

Lehena: hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Corellako 2. poligonoko 1375. lurzatian.

Bigarrena: espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena: eskaera eta agiria Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzura bidaltzea, bizitegi-ahalmen berriaren %50 babes publikoko araubideren batera bideratzeko derrigortasuna ezabatzeko, 54.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direnez, gehikuntza etxebizitza batera mugatzen baita eta hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzati bati eragiten baitio.

Corellan, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2112581