200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Finken normalizazioa, Burutaingo 8. poligonoko 528. lurzatian (lehen 479.a). Hasierako onespena

Alkatetzaren abuztuaren 12ko 2/08-2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Burutaingo 8. poligonoko 528. lurzatiko (lehen 479.a) finken normalizazioa, Laura eta Marta Ripodas Baraibarren proposamenari jarraikiz.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dezan, bidezko bada.

Anuen, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2112567