200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

2021. urterako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren abuztuaren 16ko 319/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Cortesko Udalaren 2021. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Cortesko Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu hau barne hartzen duela:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu osagarrietako arduraduna, plantilla organikoan 11 zenbakia duena. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2021eko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2112607