200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA, Vianako udal-mugartean “18. Pasabidea” (P-18) izeneko abelbidearen sailkapenaren trazadura aldatzeko proposamena, trazadura zuzentzeko NA-134 errepidetik Vianako La Peña industrialdera bitarteko tartean, “Ebroko iraganbide nagusia” (EIN) izeneko altxonbidearekin bat egin arte.

Honako hau aditzera ematen zaie udal-mugarte horretako abelbideen trazadura aldaketan interesa dutenei:

Lehena.–2021eko urtarrilean Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak Bodegas Rioja Vega enpresaren proposamen bat jaso zuen Ebroko iraganbide nagusiaren (EIN) sektore bat okupatzeko kanona ezar zedin Vianako katastroko zenbait lurzatitan, enpresa horren lurretan barna iragaten direnetan. Proposamenaren xedea da berrikustea lurraren erabilera eta lurzatiak zedarritzeko hasiera batean jarraitu ziren irizpideak, eta P-18ak NA-134 errepidearekin eta La Peña industrialdearekin duen jarraitutasun eza ebaztea, horiek Ebroko iraganbide nagusiarekin lotu ahal izateko. Egun etenda gelditzen den ibilbidearen egokitasuna hobetuko litzateke horrela, funtsezko alderdia baita abelbideetan. Horiek horrela, aldeko txostena egin zen P-18aren Vianako tarte horretarako proposaturiko trazadura berriaren sailkapenari buruz. Trazaduraren aldaketaren planoa eranskinean kontsulta daiteke.

Bigarrena.–Jendaurrean egonen da proposamen hau: “Vianako udal-mugartean “18. Pasabidea” (P-18) izeneko abelbidearen sailkapenaren trazadura aldatzeko proposamena, trazadura zuzentzeko NA-134 errepidetik Vianako La Peña industrialdera bitarteko tartean, Ebroko iraganbide nagusia (EIN) abelbidearekin bat egin arte”, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, proposamenari buruzko kontsultak egiten ahalko zaizkio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari (planificacion.medio.natural@navarra.es) eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 5ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

ERANSKINA

Trazaduraren aldaketaren planoa.

P-18aren ardatza sailkatzeko trazadura berriaren eskema (goiko ezkerreko lerro urdina) NA-134 errepidean hasi eta Ebroko iraganbide Nagusiarekin (EIN) lotu arte, hemen: https://tinyurl.com/yf8b9dp3

Iragarkiaren kodea: F2112312