200. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

305/2021 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda eta onesten baitira eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2021-2022 ikasturterako tarifak eta kuotak.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: funtzionamendurako jarraibide batzuk; argitara ematea 2021-2022 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horrengatik laguntza duten ikasleek pagatu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Jarduketa hau Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa aplikatzeko gauzatzen da. Foru agindu horretan garatzen da Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Kontuan harturik egoera berezia dela COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz, eskola-jantokietan prebentziorako zenbait neurri hartu beharko dira, ez dadin gaixotasuna hedatu ikastetxe berera joaten direnen artean. Neurri horiek xedatzen dira 2021-2022 ikasturterako Hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2021-2022 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

2. Onestea 2021-2022 ikasturteko jantoki zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak. Horiek ebazpen honen II. eranskinean daude. Hartan ezartzen da zer eranskin beharko diren ikastetxeetatik informazioa lortzeko.

3. Ikasturte horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Eranskinean zehazten da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak bidaltzea ikastetxe interesdunetara, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 12an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

2021-2022 ikasturterako jantoki baimenduak

MOTA ETA KUDEAKETA MODALITATEA

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ANTZIN

Lokiz HLHIP

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

ABARTZUZA

Zumadia HLHIP

AGOITZ

San Miguel HLHIP

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta Mendaur DBHI

ELIZONDO

Elizondo HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Nuestra Señora de Orreaga HLHIP eta DBHI

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta DBHI

LEITZA

Erleta HLHIP eta Amazabal DBHI

LEKUNBERRI

Ibarberri HLHIP

LESAKA

Irain HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

MUTILOA

Irulegi HLHIP

San Pedro HLHIP

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta DBHI

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

GARES

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta DBHI

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta DBHI

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRI

Las Améscoas HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ALLO

La Cruz HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARIZKUN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARGUEDAS

Sancho Ramírez HLHIP

ARROITZ

La Balsa HLHIP

AURIZBERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

AZPILKUETA

Azpilkueta HLHIP

BARAÑAIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BEIRE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

GARTZAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako herri eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Francisco Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

ORONOZ-MUGAIRI

Oronoz HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor de Navarra HLHIP

Ermitagaña HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendigoiti HLHIP

Mendillorri HLHIP

Nicasio de Landa HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

San Jorge HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

Paderborn-Víctor Pradera HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Uriz Pi HLHIP

SARRIGUREN

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

OTORDUAK IKASTETXEAN PRESTATZEN DIRA

ALTSASU

Zelandi HLHIP

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARBIZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERRATZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ERROIBAR

San Esteban HLHIP

ETXALAR

Landagain HLHIP

ITUREN

Pulunpa HLHIP

MILAGRO

Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA

Eskola-jantokiko jarraibideak

1.–Hitzaurrea. Eskola-jantokiari buruzko datuen aurreikuspena eta eguneratzea.

COVID-19aren osasun krisiaren ondoriozko inguruabarrak direla-eta, 2021-2022 ikasturtean garraiatutako ikasleendako eta/edo ekonomia egora ahulean daudenendako jantokirako laguntzak, hasiera batez, eskolaldi jarraituari lotuta emanen dira, ikasturteko 175 egunetarako, irailetik ekainera, astean 5 egunetarako, salbu eta erabakitzen bada, osasun arriskua aldatu delako, beste egoera batera pasatu behar dela edo eskolaldia aldatzen bada.

Eskola-jantokiek zenbait prebentzio neurri hartu beharko dituzte, ikastetxera joaten diren pertsona guztien artean gaitza zabal dadin saihesteko. Neurri horiek xedatuta daude 2021-2022 ikasturterako Hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloan. Hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloaren arabera kudeatu eta antolatu behar da jantoki zerbitzua, eta horrek beharrezko egiten du jarraibide batzuk ezartzea eta zehaztea zer eranskin aurkeztu behar diren dagokion informazioa eskuratzeko. Ikastetxeek eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak (NHBBZ) behar diren datuak emanen dituzte ikasturte hasieran, eta, gero, aldian-aldian, jantoki zerbitzua kudeatu eta antolatzeko.

Zerbitzu Osagarrien Atalari emanen zaizkio datu horiek, ebazpen honetako eranskinak erabiliz eta adierazten diren egunetan.

Informazioa ikastetxe bakoitzak emanen du dagokion moduan eta posta elektronikoaren bidez: complementarioseducativos@navarra.es. Informazio hori ematea beharrezkoa da jantokirako laguntzen gaineko egiaztapenak eta ordainketak egiteko, bat etorriz maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez, garatu egin zen 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena.

Eranskinetako bakoitzean adierazi beharko dira ikastetxearen izena, ikasturtea eta informazioa zein egunetan ematen den.

2.–Haborokinak eta kuotak.

Eskualdeko jantokien kasuan, III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak eskualdeko jantokietako arduradunentzat, administratzaileentzat eta zaintzaileentzat, azken horiek irakasleak badira. Zenbateko hori jantoki zerbitzua erabiltzen duen guztizko ikasle kopuruaren araberakoa da. Kontu horri dagokionez, antolaketa arloko neurri batzuk ezartzen dira (III. eranskin honi gehitu zaizkio). Konpentsazio horiek nominaren bidez jasoko dira, ordainsaritzat hartzen direlako, eta eguneratu dira bat etorriz Nafarroako 2021eko Aurrekontuei buruzko Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin.

Ezin izanen da jarraibide hauetan xedatuta ez dagoen beste inolako konpentsazio ekonomikorik jaso, ikastetxeko jantokiaren kontura.

Garraiatutako ikasleek eta ekonomia egoera ahulean daudenek eguneko 1,75 euroko kuota ordainduko dute eskualdeko jantokietan, jantoki zerbitzuko asteko bost egunetarako. Ezin izanen da inola ere zenbateko hori igo (Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu jantoki kuotetako kostu gehigarriak, garraiatutako ikasleen eta ekonomia egoera ahulean daudenen familiendako heldu direnak).

Posible da jantoki zerbitzuko kuota handiagoa izatea jantoki arruntetako ikasle guztientzat eta eskualdeko jantokietara joaten diren baina dirulaguntzarik ez duten ikasleentzat, COVID-19a dela-eta ezarritako neurrien ondorioz. Horri dagokionez, gogorarazten da ezen jantokiko kuotetako diru soberakinak erabiltzen ahalko direla bazkaltiarren kuotak beheititzeko, kontuan harturik zer ezartzen den Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduaren 5. artikuluko 12. apartatuan.

3.–Jantokia erabiltzen duten ikasleak.

IV. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleak zerrendatuko dira, honako hauek adierazita: bazkaltiar mota (dirulaguntzarik gabea, garraio antolatua, garraiorako banan banako laguntza, ekonomia egoera ahula, edo ekonomia egoera ahulekoa izanik garraioa erabiltzen duena), izan daitezkeen alta eta bajen datak, eta ikasleen bertaratzea (ikasle bakoitza eskola jantokira benetan joandako egun kopurua). Baldintza hori nahitaezkoa izanen da, diruz lagundutako ikasleen kasuan, geroago jantokiko laguntzak ordaintzeko.

Jantokira ez agertzeagatik doikuntzak eginen dira. Beste arrazoi batzuk sartzea deusetan galarazi gabe, oro har, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du absentismoari edo noizean behin jantokira agertzen ez diren ikasleei lotutako gastu orokorraren zati bat (monitoreak). Alde horretatik, noizbehinkako absentismotzat hartuko da ikasturtean zehar jantokiko eguneko hutsegiteak %10 baino handiagoak ez izatea. Kasu horietan, bazkaltiar bakoitzekok bi euro ordainduko dira (ez da dirulaguntzaren modulu osoa deskontatuko, baizik eta modulua ken 2 euro deskontatuko da). Ikasleen absentismoak %10 hori gainditzen badu, ez da noizbehinkakotzat hartuko eta ez du inolako konpentsaziorik ekarriko. 2021-2022 ikasturteari dagokion doikuntza 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoa ordaintzearekin eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.

Era berean, mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, ekonomia egoera ahuleko familia-unitate bateko kide direla egiaztatzeko, laguntza arrazoi horrengatik jaso behar duten ikasleen kasuan. Ekonomia egoera ahulean dauden ikasleek garraioa erabiltzen badute, bi baldintza horiek betetzen direla adieraziko da, eta, halaber, aurkeztu beharko dira mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak.

Garraio zerbitzuko eserleku hutsak erabiltzen dituzten ikasleak, jantoki zerbitzuan “dirulaguntzarik gabekotzat” hartuko dira.

V. eranskinean jasotzen da jantokia erabiltzen duten ikasleen kopuruaren laburpena, mailaz maila:

1. Garraiatutako ikasleen kopurua (barne harturik garraio antolatua erabiltzen dutenak edo garraiorako banako laguntza jasotzen dutenak, baina ez eserleku hutsak erabiltzen dituztenak).

2. Ekonomia egoera ahuleko ikasleen kopurua.

3. Ekonomia egoera ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua (ikasleek bi baldintzak bete behar dituzte).

4. Dirulaguntzarik gabeko ikasleen kopurua.

5. Jantokia erabiltzen duten ikasleen kopurua, guztira.

IV. eta V. eranskinetako informazioa honako data hauetan eskatuko zaie ikastetxeei:

1. 2021eko irailaren 8tik 15era: lehen hiruhilekoari dagokion izen zerrenda. Eskualdeko jantokiak.

2. 2021eko urriaren 21etik azaroaren 5era: lehen hiruhilekoari dagozkion eguneratzeak. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

3. 2022ko urtarrilaren 10etik urtarrilaren 21era: lehen hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) bigarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

4. 2022ko apirilaren 1etik 13ra, bigarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) hirugarrenean egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

5. 2022ko ekainaren 22tik 29ra: hirugarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzea eta bertaratzeak) 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan egokituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

Pandemia egoeran aldaketarik badago, bazkaltarrien datuak beste epe batzuetan eskatzen ahalko dira.

Ezartzen den datan igorri beharko da 2022-2023 ikasturterako aurreikuspena, eta, data erabakitzeko, kontuan hartuko da Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko ebazpenean finkatzen den egutegia.

4.–Guraso elkarteko zuzendaria/lehendakaria, arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzailea.

Eskualdeko jantokien kasuan, VI. eranskinean jakinaraziko dira ikastetxeko langile hauen datuak: jantokiko arduraduna, administratzailea eta, baldin badago, irakasle zaintzailea. Datu horiek irailaren 20a baino lehen bidali beharko dira, haborokinak nominan ordaintzeko.

Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), departamentuari jakinarazi behar zaizkio gertatzen direnean, nominan ongi ordaintzeko.

4.1. Eginkizunak.

246/1991 Foru Dekretuan ezarrita daude guraso elkarteko zuzendariaren/lehendakariaren eginkizunak, arduradunarenak, administratzailearenak eta ikastetxeko zaintzailearenak. Foru dekretu horren bidez arautzen dira, derrigorrezko irakaskuntza mailetan, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Hona hemen eginkizun horiek:

1. Eskualdeko jantokien kasuan, ikastetxeko zuzendariak edo, jantoki arrunten kasuan, ardura duen elkarteko lehendakariak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten langileen buru izatea.

b) Gainbegiratzea jantokian hartu beharreko neurriak, garbitasunari, osasunari eta segurtasunari dagozkienak.

c) Kontrolatzea nola eramaten den kontabilitatea, eta jantokiaren antolamendua gainbegiratzea.

2. Jantokiko arduradunari eginkizun hauek dagozkio:

a) Jantoki zerbitzua antolatzea:

Edo Zerbitzu Osagarrien Atalarekin elkarlanean arituz, kontratua behar bezala exekutatzen dela gainbegiratuz, bereziki menu eta elikagaiei lotutakoa betetzeari dagokionez.

Edo Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziz edozein gorabehera, aurreko apartatuan zehaztutakoarekin lotura duena.

Edo gainbegiratuz eta kontrolatuz jantokia erabiltzen duten diruz lagundutako ikasleen bertaratzeak eta absentismoa .

b) Zaintzea jantokian garbitasuna eta segurtasuna bermatzen direla.

Arduradunak erabiltzaileekin batera bazkalduko du, eta eskubidea izanen du jantoki zerbitzua doan erabiltzeko.

3. Administratzaileari eginkizun hauek dagozkio:

a) Ordainketak agintzea eta horien frogagiriak aurkeztea Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordean.

b) Kobrantzak egitea eta jantokiko kontuan sartzea, eta horien frogagiriak entregatzea kasuan kasuko zenbatekoak ordaintzen dituztenei eta Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeari.

c) Kontabilitatea eramatea.

d) Minutak egitea, Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeak ematen dituen jarraibideen arabera.

Inork ez badu bere burua aurkezten eskualdeko jantokietako arduradun edo administratzaile kargua betetzeko, Eskola Kontseiluak izendatuko ditu kargu horien titularrak, eta nahitaezkoa izanen da horiek betetzea.

4. Irakasle zaintzaileek zainduko dute bazkaltiarren jokabidea egokia dela, eta zerbitzuak emanen dituzte ikasleek bazkaldu bitartean eta bazkaldu aurreko eta ondoko aisialdian.

4.2. Ratioak.

Osasun egoera berezira egokitzeko, eta protokoloarekin bat etorriz, monitore/zaintzaile bakoitzeko ikasleen kopurua txikitzen da, bizikidetza-unitate egonkor bakoitzeko gehieneko ikasle kopuruari dagokionez, 2021-2022 ikasturtean jantoki zerbitzua emateko, baldin osasun agintaritzek ez badute erabakitzen egoera murriztaileago batera pasatu behar dela osasun arriskua handitu delako.

Taula honetan ematen dira ezarritako ratioak:

RATIOAK

Ratioa Haur Hezkuntzan

15

Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 1.-2. mailetan

15

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 1.-2. mailetan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

24

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

16

Ratioa DBHn

24

Ratioaren frakzioa DBHn

16

Monitorearen/zaintzailearen orduak

2:00 - 2:30

Zaintzailearen denbora 2 ordu eta erdira handitzen ahalko da, beharrezkoa izanez gero, osasun eta higiene neurriak bete daitezen jantoki zerbitzuan erabiltzen diren espazioetan.

Jantokiko monitore/zaintzaile kopurua egokitzen ahalko da, jantokia banatzean guztira zenbat talde egonkor ezartzen diren arabera. Egokitzapen hori eskatzeko, mezu elektroniko bat igorri beharko da Zerbitzu Osagarrien Atalera (complementarioseducativos@navarra.es).

5.–Jantokiaren ordutegiak eta erabilera.

VII. eranskinean adieraziko da noiz hasi eta bukatzen diren klaseak eta noiz hasi eta bukatzen den jantokiko zerbitzua: ikastetxeari dagozkion hezkuntza etapetarako, txanda bakoitzerako (egonez gero), astegun bakoitzerako eta irailerako nahiz ekainerako. Informazio hori irailaren 15a baino lehenago igorriko da, IV. eta V. eranskinetan adierazitako datuekin batera.

6.–Informazioa igortzeko egutegia.

INFORMAZIOA IGORTZEKO AZKENEKO EGUNA

ERANSKINAK

ESKUALDEKO JANTOKIAK

JANTOKI ARRUNTAK

2021eko irailaren 10a

Monitore kopurua, talde egonkor eta ratioaren arabera. Monitorearen/zaintzailearen orduak.

2021eko irailaren 8tik 15era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda (2021-2022 ikasturtea).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpena (2021-2022 ikasturtea).

VII. eranskina.–Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ordutegia (2021-2022 ikasturtea).

2021eko irailaren 20a

VI. eranskina.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak (2021-2022 ikasturtea).

Urria

BALIZKO BERRIKUSTEA, OSASUN EGOERAREN ARABERA

2021eko urriaren 21etik azaroaren 5era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda (2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak (2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

Abendua

BALIZKO BERRIKUSTEA, OSASUN EGOERAREN ARABERA

2022ko urtarrilaren 10etik 21era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

2022ko martxoa-apirila

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrendaren aurreikuspena (2021-2022 ikasturtea).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuen aurreikuspena (2021-2022 ikasturtea).

2022ko apirilaren 1etik 30era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2021-2022 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 2. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2021-2022 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 2. hiruhilekoa).

2022 ekainaren 22tik 29ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2021-2022 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

7.–Jantokiko kontuak.

Jantokiaren arduradunak aldatzen badira, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, baita Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari ere, aldatu dezan jantokiko kontu korrontea erabili ahal izateko sinadura baimendua.

Jantokiko kontura egiten diren karguak izanen dira bakarrik janari zerbitzuaren prestazioarenak. Atal honetatik kanpo uzten dira berariaz beste kontzeptu batzuk, esate baterako:

–Material informatikoa eta aisialdirako materiala (jolasak, liburuak, etab.).

–Laneko arropa, pandemiagatik hartu beharreko higiene neurrietarako produktuak eta jantokiarekin lotuta ez dauden beste batzuk.

–Menuan sartuta ez dauden elikagaiak (litxarreriak, krispetak, ekitaldiak egiteko txistorra edo txokolatea eta antzekoak).

–Gabonsariak eta opariak.

–Farmaziako eta norberaren garbiketarako produktuak.

–Jantokia ez den beste gune batzuk (jolastokiak, hesiak, muralak, hiri altzariak, jolasguneak) edo baimenik gabeko jantokiak egokitzeak eragindako gastuak.

–Arratoi- eta intsektu-garbiketa.

–Beste kontu batzuen jarduetarako gastuen aurrerakinak.

–Guraso elkarteak antolatutako jarduerak (ludotekak, tailerrak, paellak... eta horiei lotutako monitoreak).

–Ikastetxearen jantokiaz arduratzen diren langileei (administratzaileak eta jantokiko arduradunak) egindako ordainketak.

–Hornidurak eta garbiketarako produktuak (8. puntua).

–Aseguruak.

Zerbitzu Osagarrien Atalak aldizka berrikusiko ditu jantokiko kontuak eta justifikazioak, azalpenak eta, kasua bada, dagokion erregularizazioa eskatuko ditu, kontu horri ez dagozkion karguak egiten badira.

Gastuen gaineko kontrol handiago izateko, ikastetxeei eskatzen ahalko zaizkie zerbitzua ematen duten enpresei egiaz ordaindutako fakturak.

8.–Garbiketarako materiala eta kontsumoak.

Bat etorriz uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (horren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarrera eta gastuen araubidea), oro har, ez dira gastu-orrietan sartuko gastu hauek: higiezinen mantentze, kontserbatze eta zaintze lanei bideratutakoak, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta hezkuntza bereziko ikastetxeetan. Izan ere, ikastetxeen eraikinen titularrak diren tokiko entitateei dagokie zerbitzu horiek ordaintzea. Besteak beste, gastu horien barruan daude energia elektrikoaren hornidura, ura, berogailua eta garbiketa.

Lehen aipatutako foru dekretu horren arabera, dagokion udalak bere gain hartu beharko ditu, bai horniduren kontsumoak (ura, elektrizitatea, gasa, etab.), bai sukaldearen instalazioak eta jantokia dauden gelen garbiketa orokorra, instalazio horiek ikastetxearenak baitira. Inola ere ez dira ordainduko ikastetxeko jantokiaren kontutik.

Ikastetxeak emanen du garbiketarako materiala, ikastetxearen funtzionamendu gastuen partida orokorraren kargura, eta ezin izanen da gastu gisa sartu ikastetxeko jantokiaren kontuan (maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduaren 3. artikuluaren 3. eta 4. puntuak. Foru agindu horren bidez, garatu egin zen 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena).

Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari eskatuko zaio, ikastetxeetara horretarako igorri den berariazko inprimakiaren bidez, COVID-19aren ondoriozko egoerarako behar den materiala, ez baita inola ere onartuko kontzeptu horiengatik kargurik jantokiko kontuan.

III. ERANSKINA

2021-2022 ikasturterako baimendutako kuotak eta haborokinak

Ikasle onuradunentzat baimendutako kuotak, eskualdeko jantokiak.

BAZKALTIAR KOPURUA

IKASLEKO, EGUNEAN

0-80

1,75 euro

81-160

1,75 euro

161-240

1,75 euro

+240

1,75 euro

Ezin izanen da inola ere zenbateko hori igo (Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu kostu gehigarriak, garraiatutako ikasleen eta ekonomia egoera ahulean daudenen familiendako jantoki kuotetatik heldu direnak).

Nafarroako Gobernuaren modulu ekonomikoa.

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 21ekoa).

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko.

Salbuespenez, baldin eta aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta eskola jantokien partidarekin finantzatutako beste jarduerarik kaltetzen ez bada, defizitak konpentsatzen ahalko dira, baldin eta halakorik sortzen bada garraioa erabiltzen duten ikasleen familiek, egoera sozioekonomiko ahulean egonik, ezin dituztelako ordaindu Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak. Horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jaso dezaketen kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria erakutsi beharko da, egoerari hori berariaz frogatzen duena.

Eguneko baimendutako haborokinen zenbateko gordina.

2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 32. artikuluan (“Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak”) xedatutakoaren arabera, eta uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen ditu) eta dekretu horrek xedatutakoa garatzen duen Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiazki emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIAR KOPURUA

ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZEKO

0-80

17,40 euro

15,38 euro

17,40 euro

81-160

19,42 euro

15,38 euro

17,40 euro

161-240

20,83 euro

17,23 euro

17,40 euro

+240

21,55 euro

19,74 euro

17,40 euro

Irakasleek jasotzen dituzten haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak.

VI. eranskina.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak.

VII. eranskina.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia.

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2112571