20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu bat betetzeko, aldi baterako lan-kontratuarekin eta lanaldi erdian

Ikusirik Mankomunitateak pertsona baten beharra duela zerbitzu anitzetako eginkizunak betetzeko eta, oro har, sareak eta matxurak kontrolatzeko.

Ikusirik orain arte ez dela lanpostu hori sortzeko beharrik proposatu, Mankomunitatea berriki hasi delako hornidura eta saneamendu zerbitzuak egiten eta, beraz, lanpostu hori berria dela, eta horregatik, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluaren arabera, une honetan ezin dela lanpostu hori jabetzan bete.

Mankomunitate honek bere gain hartutako hornidura eta saneamenduko eskumenak egoki bete ditzan, beharrezko da onetsitako plantilla organikoan aurreikusitako langileak hartzea (zerbitzu anitzetako lanpostu bat, lanaldi erdian).

Halaber, garrantzitsua da langileak kontratatzeko zerrenda bat izatea, une jakin batzuetan lan egiteko, ordezkapenak betetzeko edo sor daitezkeen bestelako beharretarako, horrelakoetan ahalik eta modu eraginkorrenean erantzun behar baita, zerbitzuen funtzionamendu normalari eusteko.

Horregatik guztiagatik, Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2020ko abenduaren 1ean hartutako erabakiaren bitartez, onetsi da zerbitzu anitzetako lanpostu bat aldi baterako lan-kontratuarekin eta lanaldi erdian betetzeko deialdia. Halaber, izan daitezkeen ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako izangaien zerrenda bat sortuko da, 2021eko Lan Eskaintza Publikoan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin, zeinera 36. artikuluak igortzen baitu, honako oinarri hauek argitaratzen dira (aipatutako foru dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua):

DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO LANPOSTU BAT ALDI BATERAKO LAN-KONTRATUAREKIN ETA LANALDI ERDIAN BETETZEKO ETA IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO, IZAN DAITEZKEEN ORDEZKAPEN, BAJA EDO ERREFORTZU-BEHARRETARAKO

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez zerbitzu anitzetarako langile bat kontratatzea aldi baterako lan-araubidean eta lanaldi erdian eta, orobat, izangaien zerrenda bat eratzea, izan daitezkeen ordezkapen, baja edo beharrei erantzuteko, betiere Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. a) artikuluan ezarritakoarekin.

1.2. Lanpostuak izanen ditu D mailako ordainsariak, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (maila horretako eginkizunak dituelako) eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lortzen ahal direnak ere.

1.3. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia izanen dira Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak lanpostu horretarako ezarritakoak, beti egokituko dira zerbitzuaren beharretara, eta noiznahi ere aldatzen ahalko ditu organo eskudunak. Lanpostua Zerbitzu Orokorren Alorrekoa denez, lanaldian sartu ahalko dira igande eta jaiegunetako lanak.

Lanaldiari dagokionez, lanaldi erdian (%50) arituko da.

1.4. Kontratudunak hilabeteko probaldia gainditu beharko du eta epe horretan bi aldeetako edozeinek deuseztatzen ahalko du kontratua, horren berri modu ofizialean jakinaraziz gutxienez ere hamabost egun baliodun lehenagotik. Lanpostu hutsa aldi baterako betetzeko kontratatzen den pertsonak lanpostua utzi beharko du, lanpostu hori jabetzan betetzen denean eta hura betetzeko hautatuta izan dena lanpostuaz jabetzen denean.

1.5. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina); Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari (onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez); eta aplikatu beharreko gainerako arauei.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Bete beharreko eginkizunak deialdiaren kategoriari egokituko zaizkio eta bere mailari dagozkionak izanen dira. Zehazki, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko edateko uraren hornidura eta saneamendu zerbitzuarekin zerikusia duten jarduera, instalazio eta obrei lotutako eginkizunak beteko ditu, eta mantentze-lanetako eta obretako brigadak berezkoak dituenak. Besteak beste honako eginkizun hauek izanen ditu, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko edateko uraren hornidura eta saneamendu zerbitzuarekin zerikusia duten instalazio eta obren mantentze-lanetako brigadak berezkoak dituen jarduerekin. Haien funtzionamendu egokiaren, kontserbazioaren eta mantentzearen jarraipena egitea.

–Maneiatzea, mantentzea eta konpontzea zerbitzuaren berezko makinak, lanabesak eta tresnak.

–Beharrezkoak diren hiri-altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea, bai eta hesiak, itxitura elementuak, seinaleak eta abar, betiere Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eskumen eta zerbitzuekin bat.

–Beharrezkoak diren altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea, betiere Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eskumen eta zerbitzuekin bat.

–Zerbitzuaren ibilgailuak gidatzea eta makineria maneiatzea (B motako gidabaimena arte, hori barne).

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan, ondasun higiezinetan eta gainerako azpiegituretan, bai eta horietatik kanpo ere, mantentze eta konpontze lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

–Agintzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzak egitea, betiere bere mailakoak, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuen mantentze-lan oinarrizkoak eta kontserbazioa.

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen instalazioak, ondasun higiezinak eta gainerako azpiegiturak garbitzea, Mankomunitateak eskura dituen bitarteko eta aukerekin bat.

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen beste zerbitzuekin lankidetzan aritzea, hala eskatzen zaionean.

–Hornidura eta saneamendu sare guztien erabilera, puntuan jartzea eta mantentze-lana antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu, baita azpikontratatzen diren lan eta zereginak, eta haien errendimendua ere.

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko edateko uraren hornidura eta saneamendu zerbitzuari lotutako instalazio eta obretako lanak eta funtzionamendua kontrolatuko ditu, eta hornidura eta saneamenduko sareen zerbitzuak egiteko kontrataturiko enpresen funtzionamendua gainbegiratuko du.

–Egin beharreko lanen artean lehentasunak finkatuko ditu, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruarekin edo hark eskuordetutako pertsonarekin batera.

–Bere zerbitzuko makineria guztia, erremintak, ibilgailuak eta abar zaindu eta kontrolatuko ditu.

–Laneko segurtasun eta higiene neurriak kontrolatuko ditu.

–Bere maila eta kategoriaren barnean agintzen zaizkion gainerako guztiak beteko ditu.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako lan orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Koordinatzaileari aldiro komunikatzea udal azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.

–Zerbitzuak hobetu daitezela sustatzea eta horretan laguntzea, eta proposatzea hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eskumeneko instalazio eta espazio publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita Mankomunitatearen eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.

–Hala Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruak nola organo delegatuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin, betiere bere eskumen, maila eta kategoriarekin bat datorrena, barnean dela goragoko mailetakoei laguntzea eta haien lanak egitea.

Era berean, eginen ditu, beharrezkoa bada, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetatik kanpoko jarduketak eta kudeaketak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lanpostuan aritzeko izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostuaren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

g) Euskaraz jakitea: Eskatutako ezagutza-maila B2 izanen da, indarrean dagoen balorazio-sistemaren edo baliokidearen arabera (Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila edo 9. urratsa).

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedura aldian eta kontratazioak iraun bitartean ere beharko dira bete.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

4. oinarria.–Eskaerak.

4.1. Eskabideak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (San Sebastian kalea 107, 31799, Erripa, Odieta), bulegoak irekita dauden orduetan, 09:00etatik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera, egun baliogabeetan izan ezik, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako zeinahi modutan aurkezten ahalko dira.

4.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldian baloratzeko aurkeztu diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo horien kopia kautotuak; eskabidean lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak adierazi beharko dira.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

4.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

4.7. Eskatzen den euskara-maila egiaztatzen duen dokumentaziorik ez duten izangaiek aukera izanen dute maila hori egiaztatzeko, Mankomunitateak horretarako antolatzen dituen proba edo probak gaindituz. Inguruabar hori eskabidean adierazi beharko da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Udalaren iragarki-taulan eta bere web-orrian argitaratuko da, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idatzia aurkezturik Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatean.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko aginduko du, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: Martín Picabea Aguirre, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarreko kide bat, horretarako izendatua.

1. mahaikidea Ingeniaritza estudio bateko kide den teknikari bat, Mankomunitateko buruak zehaztu beharrekoa.

Ordezkoa: Ingeniaritza estudio bateko kide den teknikari bat, Mankomunitateko buruak zehaztu beharrekoa.

2. mahaikidea: Ultzamako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuen plantillako langile bat.

Ordezkoa: Ultzamako Udaleko edo eskualdeko edozein udaletako zerbitzu anitzetako enplegatuen plantillako langile bat, horretarako izendatua.

3. mahaikidea: Ultzamako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuen plantillako langile bat.

Ordezkoa: Ultzamako Udaleko edo eskualdeko edozein udaletako zerbitzu anitzetako enplegatuen plantillako langile bat, horretarako izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Alfonso Araujo Guardamino, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko eta Ultzamako eta Odietako Udaletako idazkari kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Eskualdeko beste udal bateko idazkari kontu-hartzailea, horretarako izendatua.

6.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta indarrean dagoen araudian parte ez hartzeko ezartzen diren egoeretakoren batean badaude; izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat denean.

6.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen ahal diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, epaimahaiburuak erabil dezake kalitateko botoa.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren garapena eta balorazioa.

7.1. Lehiaketaldia. 30 puntu, gehienez.

7.1.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko ditu epaimahaiak.

7.1.2. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, honela banaturik:

–Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzekoetan lan egin izanagatik (2. oinarrian espresuki aipatu diren eginkizunetako edozein eginez, D mailan edo goragoko batean), baldin eta kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez frogatzen bada: 2,50 puntu, urte oso bakoitzeko. Zatiki bakoitzagatik, zati proportzionala; gehienez ere 10 puntu.

–Lanbide heziketako 2. mailako titulazioa edo baliokidea izateagatik iturgintza espezialitatean: 10 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik, honako irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak emanen dira:

a) Fitosanitarioen txartela: 5 puntu.

b) Tamaina txikiko hondeamakina, atzerako mini-hondeamakina edo antzekoren bat erabiltzeko txartela: 5 puntu.

7.2. Oposizioaldia.

Euskara maila neurtzeko proba: Lehenik eta behin proba hau eginen da eta gero ondoko apartatuetan aipatzen direnak. Ahozkoa eta idatzizkoa izanen da, eta eskatutako maila lortzen ez duten izangaiak “ez gai” kalifikatuko dira eta baztertu eginen dira. Izangai guztiek egin beharko dute proba hau, frogatzeko badutela deialdiaren 3. oinarriko g) apartatuan eskatzen den euskara maila; salbuetsita egonen dira maila hori dutela frogatzen duten titulu edo egiaztagiriak aurkeztu dituzten izangaiak.

Deialdiko gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak soilik emanen dira argitara Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan eta probak egiten diren tokian.

7.3. Oposizioko ariketak plika itxien sistema erabiliz eginen dira, horretarako aukera ematen badute, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira. Honako ariketa hauek izanen ditu:

7.3.1. Lehen ariketa, praktikoa: Lanpostuaren eginkizunekin, 2. oinarrian jasotzen baitira, zerikusia duten ariketa praktikoak egin beharko dira, edozein motatako makinak erabiltzea barne.

Ariketa honen balorazioak gehienez ere 50 puntu izanen ditu eta baztergarria izanen da.

7.3.2. Bigarren ariketa, teorikoa: Galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio; erantzuteko zenbait aukera emanen dira baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan epaimahaiak gehienez 20 puntu ematen ahal ditu eta ez da baztergarria izanen. Erantzun okerrengatik ez dira puntuak kenduko, proba egin aurretik epaimahaiak esanen duen moduan.

Bi ariketa horiek egun berean egin ahalko dira, bata bestearen ondotik eta epaimahaiak bien artean atsedenaldia egitea erabaki dezake; edo, aitzitik, probak egiteko zenbait egun ezarri ahalko ditu.

Epaimahaiak erabakiko du, bi ariketak hasi aurretik, gehienez ere zenbat iraunen duten.

7.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat. Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo beren nortasuna adierazitako moduan frogatzen ez dutenak.

Minusbaliotasun frogatua dutenentzat (organo eskudunaren ziurtagiri bidez), ariketak egiteko denborak eta baliabideak egokituko dira, baldin eta eskabidean horixe eskatu badute.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, eta pertsona hautatuak agiriak aurkeztea.

8.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan. Gero, zerrenda hori Mankomunitateko buruari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia kontratatzeko proposamenarekin batera.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioen hurrenkeraren araberakoa, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatean maila horretako ordezkapenak egin behar direnerako erabiliko da, zerbitzuen beharren arabera eta deialdiko xedearekin bat, harik eta lanpostuaren jabetza hartzen den arte.

8.2. Proposatzen den izangaiak, kontratualdia hasi aurretik, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean:

a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo titulua lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren agiriarena (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen).

c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.

d) Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.

e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, adierazten duena ez dagoela desgaitua ez gabetua eginkizun publikoetarako eta ez dutela bereizi inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

f) Proposatutako izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, bizileku-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.

i) Ultzanuetako Zerbitzuen Mankomunitateak eskatzen dituen gainerako agiriak.

8.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra alde batera utzi gabe.

9. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

9.1. Kontratazio zerrendek lau urteko indarraldia izanen dute, salbu epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.

9.2. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

A) Deia:

Gainditu duten izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Dagokien zerrendan zer hurrenkeratan agertzen diren, harexen arabera eginen zaie dei izangaiei. Aurreko hori gorabehera, dei horretan kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. apartatuan, ezarritakoa.

Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa/k denari/direnei deituko zaio/e, harik eta eskaintzen den/diren lanpostua/lanpostuak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu bat dela bide, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatean deialdi honen ondorioz lanean ari edo aritu denean eta, kontratua bukatu eta hurrengo 12 hilabetean erakunde berean lanpostu berdina bete behar baldin bada, izangai berari eskainiko zaio kontratua, betiere dei egiten zaionean zerrendan libre baldin badago.

Kontratudun batek muzin egiten ahalko dio bere kontratuari iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

B) Uko egitea:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan-kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.

3.–Zaindu beharra izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala zein adoptatua.

4.–Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

5.–Izangaia ezkondu berria izatea edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, baldin eta lanpostuari uko egiten badio egoera horiek gertatu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epean.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hilabeteko epea izanen dute, uko egitearen lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehenengo apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

C) Baztertzeak:

Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua sinatzen ez badute.

9.3. Kontratuduna Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko da; beraz, haren kontu izanen da dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

10. oinarria.–Kontratazioa eta kontratuaren hasiera.

10.1. Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko burua izanen da organo eskuduna sinatzeko izangai proposatuaren aldi baterako kontratazioa, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoarekin bat. Betiere, izangaiak bete behar izan du oinarrietan ezarritakoa.

10.2. Izangai kontratatuak lanean hasi beharko du formalizatutako kontratuaren arabera hala dagokion egunean.

10.3. Hilabeteko probaldia ezarri da, kontratazio egunetik hasita.

11. oinarria.–Aplikazio osagarria.

Deialdi honetan ezartzen ez den orotan aplikatzekoak diren indarreko arauak aplikatuko dira.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

12.1. Errekurtso hauek para daitezke deialdi honen aurka, baita oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ere:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, egoki den Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Erripan (Odieta), 2020ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak eraikitzea.

5. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

6. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

7. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak.

8. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.

9. gaia.–Makineria eta ibilgailuak maneiatu, mantendu eta konpontzea.

10. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze lanak. Pintura.

11. gaia.–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen eremuko geofrafiari buruzko ezagutzak.

12. gaia.–Kaleen garbiketa mekanizatua eta ez-mekanizatua.

13. gaia.–Hondakin mota bakoitza bereizi eta botatzea.

14. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.

15. gaia.–Saneamendu eta hornidura sareen, biltontzien eta edateko uraren araztegiaren kokapena eta egoera.

16. gaia.–Sareak, harguneak eta ur kontagailuak mantentzeko materialak, aparatuak eta erremintak.

17. gaia.–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatetik zerbitzua emateko erabiltzen diren hodi-lerroak, sekzioak eta kutxatilak.

18. gaia.–Kontagailu motak eta irakurketak.

19. gaia.–Klorazioa eta ura arazteko beste sistema batzuk, giza kontsumorako egokia izan dadin; maila onargarriak.

20. gaia.–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatetik zerbitzua ematen zaien herrien planoak interpretatzea, lanpostuarekin lotuta.

21. gaia.–Materialaren eta tresnen bilketa. Antolaketa eta mantentze-lanak.

22. gaia.–Hornidura eta saneamendu sareetan maiz egiten diren obra arruntak.

Iragarkiaren kodea: L2100467