2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena. 2021eko Tasak

Mankomunitate honetako batzarrak, 2020ko urriaren 22an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.

2020ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an. Horren ondotik, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2021eko ekitaldirako tasak:

1.a) Edukiontzitik 500 m baino distantzia txikiagora dauden etxebizitza eta baserriak: 79,62 euro.

1.b) Edukiontzitik 500 m baino distantzia handiagora dauden baserriak: 39,82 euro.

2. Profesionalen bulego, langela eta zerbitzuak: 148,66 euro.

3.a) Merkataritzako establezimendu txikiak: 153,84 euro.

3.b) Elikagaien arloko merkataritzako establezimenduak (autozerbitzuak): 222,52 euro.

3.c) Merkataritzako gune handiak: 297,30 euro.

4. Ostatuak: 148,66 euro.

5. Diskotekak: 244,76 euro.

6.a) 10 mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak: 163,04 euro.

6.b) 10 mahai baino gehiago dituzten jatetxeak: 244,76 euro.

7.a) Landetxeak, ostatatzeko 7 plaza baino gutxiago dituztenak: 112,48 euro.

7.b) Landetxeak, ostatatzeko 7tik 12 plazara bitarte dituztenak: 148,66 euro.

7.c) Landetxeak, ostatatzeko 12 plaza baino gehiago dituztenak: 183,98 euro.

8.a) Hostalak, ostatatzeko 10 plaza baino gutxiago dituztenak: 112,48 euro.

8.b) Hostalak, ostatatzeko 10etik 20 plazara bitarte dituztenak: 148,66 euro.

8.c) Hostalak, ostatatzeko 20 plaza baino gehiago dituztenak: 183,98 euro.

9. Kanpina: 244,76 euro.

10. Bertzelako egoitzak (komentuak eta zahar etxeak): 79,62 euro.

11. Kulturako eraikuntzak: 79,62 euro.

12. Ikastetxeak: 229,14 euro.

13.a) Industriak eta lantegiak, 9 behargin edo gutxiago dituztenak: 148,66 euro.

13.b) Industriak eta lantegiak, 10etik 30 beharginera bitarte dituztenak: 297,30 euro.

13.c) Industriak eta lantegiak, 30 beharginetik goiti dituztenak: 594,62 euro.

14. Erabilera esklusiboko edukiontziak: 116,80 euro edukiontzi bakoitzeko.

Donezteben, 2020ko abenduaren 23an.–Burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2016095