2. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2021eko karga-tasak

Carcarko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki bat onetsi zuen, ondotik ematen dena:

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), aho batez erabaki da onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarri beharreko karga-tasak.

–Lurraren kontribuzioa: %0,20ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,10 indizea.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3ko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean finkatutako gehieneko koefizienteak (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.
  • Karga-tasa: %14, balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.

Erabaki honen aurka jar daitezke uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Carcarren, 2020ko azaroaren 17an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2014082