196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Beintza-Labaiengo balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 7ko 10/2021 Ebazpenaren bidez, Beintza-Labaiengo balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2021eko ekainaren 11n egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Beintza-Labaiengo balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2021eko ekainaren 11ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Beintza-Labaiengo balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Beintza-Labaiengo Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria; titularraren ordez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen urriaren 24ko 664/2017 Ebazpenaren arabera, Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F2111999