196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, honako errekurtso hauetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 20ko 24/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da gora jotzeko zenbait errekurtso jarri direla Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 20ko 24/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 3ko 141/2020 Ebazpenaren bidez ireki zirenak. Zehazki, berariazko zerrenda hauen aurkakoak dira errekurtsoak:

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Laura Navarro Gil.

–Lehen Hezkuntza (euskaraz):

Laura Navarro Gil.

–Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

Gorka Díez Rezola.

Naiara Larrañaga Pérez.

–Haur Hezkuntza (euskaraz):

Gorka Díez Rezola.

Naiara Larrañaga Pérez.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, berariazko zerrenda horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko abuztuaren 12an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2112484