196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, “Alto del Fraile” haize-parkearen (instalatutako potentzia: 44 MW) eta energia ateratzeko haren azpiegituren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaerari buruzkoa. Proiektua
Zaragozako eta Nafarroako probintzien artean egitekoa da,
Enerfín Renovables II SLUk sustaturik

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, “Alto del Fraile haize-parkea, PEol-555 (instalatutako potentzia: 44 MW)” proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Enerfín Renovables II SLU. (IFK: B-01755453). Helbide soziala: Paseo Castellana pasealekua, 141, Cuzco IV eraikina, 16. solairua, 28046 (Madril); hori ere jakinarazpenetarako helbidea dela.

–Eskaeraren xedea: “Alto del Fraile haize-parkea, PEol-555 (instalatutako potentzia: 44 MW)” eta energia ateratzeko haren azpiegituren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaera, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, bakoitza bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo funtzional horiei, bakoitzari dagokion zatian, zuzenduta aurkeztuko dira Gobernuaren Aragoiko Azpiordezkaritzan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50003 - Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña).

–Instalazioen deskribapena eta haien ezaugarriak:

“Alto del Fraile” haize-parkea (instalatutako potentzia: 44MWp), Tarazonako udal-mugartean kokatua (Zaragoza). Guztira, 11 haize-sorgailu ditu, 4 MW-ekoa bakoitza; 125 metroko altuera dute abatzek eta 164 metroko diametroa palek.

Honako hauek osatzen dute handik energia ateratzeko azpiegitura:

• 30/66 kV-eko Alto del Fraile TAE, Tarazonan(Zaragoza).

• Energia ateratzeko linea airekoa/lurrazpikoa (66 kV), 30/66 kV-eko Alto del Fraile TAEtik Promotores Tudela 33/66/220 TAE Kolektorera, Tarazonan (Zaragozan), Cascanten, Murchanten eta Tuteran (Nafarroa). Linea horren zati bat partekatuko da Cascante II haize-parkearen eta handik energia ateratzeko azpiegituren proiektuarekin, zeina Eólica Cascante SLUk sustatu baitu Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan (1154-CE espedientea).

• Promotores Tudela 33/66/220 TAE Kolektorea (Nafarroa).

• Energia ateratzeko linea airekoa/lurrazpikoa (220 kV), Promotores Tudela 33/66/220 TAE Kolektoretik Tuterako Neurketa Zentrora (Nafarroa).

• Tuterako Neurketa Zentroa (Nafarroa).

• 220 kV-eko lurrazpiko linea Neurketa Zentrotik Red Eléctrica de Españaren Tuterako azpiestazioan (220 kV) esleitutako posizioraino, Tuteran (Nafarroa).

Haize-parke horrek baimena du garraio sarean sartzeko Tuterako azpiestazioan (220 kV). Baimena 2020ko abenduaren 4an eman zen, Enerfín Sociedad de Energía, SLUren izenean.

2021eko ekainaren 1ean, Enerfín Sociedad de Energía SLUk REEri eskatu zion alda zezala sarean sartzeko eskubidea duen titularraren izena. Titularra, hortaz, Enerfin Renovables II SLU izanen da, Enerfín Sociedad de Energía SLUren filiala %100ean.

–Proiektuaren aurrekontu zenbatetsia (kontrata bidez exekutatuko da):

–Haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura: 56.348.429,94 euro.

–Xedea: Energia elektrikoa sortzea haize-parke baten bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azter daitezen proiektu, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, eta, beraz, ingurumen arloko agiriak nahiz agiri tekniko guztiak, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50071 - Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña), edo esteka honen bidez:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 12an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2112448