194. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Plan Partziala, Munetako UNC-3an.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Plan Orokorreko Plan Partziala, Munetako UNC-3an, Iker Franco Baquedanok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Amillaon, 2021eko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2112262