192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lekarozko enpresen campuseko E-1 lursailaren besterengarritasun-aitorpena eta lagapena

Baztango Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Udalaren ondarekoa den eta barnean eraikin bat, eliza bat, duen E-1 lursailaren besterengarritasuna deklaratzea CEINi dohainik lagatze aldera, 2012/10/10ean onetsitako hirigintza-hitzarmena betetzeko, 2019/12/19an eskritura publikoan bildu zena.

2.–20 urterako higiezina CEINi dohainik lagatzeko prozedura abiaraztea xede honetarako, betiere honako hitz eta baldintza hauekin bat:

a) Lagapena egiten da baldin eta xedea merkataritza eta industria erabilera bada.

b) Lurzatiaren jabetza Baztango Udalera itzuliko da erabilera hori akitutakoan.

c) 2012/10/10ean onetsitako eta 2019/12/19an eskritura publikoan jasota hirigintza-hitzarmenean bildutakoak.

d) Operazioa eskritura publiko baten bidez burutu beharko da onuradunaren onarpena jasota geldi dadin, eta jabetza-erregistroan sartu beharko da.

e) Burutze horri dagozkion gastuak onuradunak ordainduko ditu.

3.–Espedientea jendaurrean izatea, 15 egunez, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa

Iragarkiaren kodea: L2112282