192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 195. lurzatian.
Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 195. lurzatian, Manuel San Miguel Ordoñezek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin.

Andosillan, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112250