192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete dadin, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

14/2021 Ebazpenaren bidez, ebazten dut:

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.malerreka.eus helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

3. Kodea baliatuz irispidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako irispidea.

4. Toki-erakundea identifikatutzat joko da, haren Interneteko atarian edo beste irispide-puntu batean haren izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

5. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Donezteben, 2021eko abuztuaren 6an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2112276