192. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1309. lurzatian.
Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2021eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Mohamed Djilali Smailek sustatua, Villatuertako 1. poligonoko 1309. lurzatiko eraikuntza-bolumena berrantolatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112242