191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-492

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 2021eko uztailaren 22ko ebazpenaren bidez José Antonio Mazo Navarrori ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Higuerre erreka-zuloaren eskuinaldean, Zidakos ibaiaren ezkerraldean (90122) dagoen putzu batetik ura ateratzeko, Hercen (Errioxa). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean (uztaila) 0,114 l/s-koa da; horietatik 0,054 l/s erabiliko da 0,45 hektarea ureztatzeko 3. poligonoko 587. eta 588. lurzatietan, 0,013 l/s, berriz, etxerako, eta, azkenik, 0,047 l/s erabiliko da igerileku bat betetzeko, aipatutako udal mugartean. Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111722