191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Alkatetzaren eskumenen eskuordetzea

Udaletxe honen Alkatea den Ernesto Dominguez Olea jaunak, hurrengo ebazpena egin zuen 2021eko abuztuaren 10an:

“Kontuan izanda Zubietako udalerritik kanpo egonen naizela abuztuaren 13tik abuztuaren 22a arte.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Ikusirik Leire Bazterrika Loiarte andrea Entitate honetako alkateorde izendatu zela 2019eko uztailaren 4eko Osoko Bilkuran; 2019eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, argitaratu zen.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ezen alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zubietako Udaleko alkateorde Leire Bazterrika Loiarte andrearen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2021ko abuztuaren 13tik aurrera, udal mugapetik kanpo egonen naizelako.

Bigarrena.–Aipatutako ordezpenaren iraupenak 10 eguneko muga izanen du, 2021ko abuztuaren 22a arte hain zuzen ere.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Zubietako Herriko Etxeko iragarki oholean ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.”

Zubietan, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2112320