191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea izan uste dutenek herri-larreen herritarrendako zuzeneko aprobetxamendua eska dezaten; horretarako, Villatuertako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezartzen diren moduak eta baldintzak bete beharko dira. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 158. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villatuertan, 2021eko abuztuaren 4an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2112101