191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA Larragako udal-mugartean “Valdecaballos 1. fasea” meategiaren ustiapenaren handitzea lehengoratzeko planari buruz.

Jendaurrean jartzen da goian aipatu meategiaren leheneratze plana, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz.

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jardueragatik ukituak direnek alegazioak aurkezten ahal dituzte, ahal dela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1 - Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-restauracion-ampliacion-explotacion-minera-valdecaballos-fase-1-larraga

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2111839