191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal ikastaro eta kultura jardueren zerbitzugintzagatiko prezio publikoak araupetu dituen ordenantzaren behin betiko onespena

Eguesibarko Udalaren osoko bilkurak, 2021eko maiatzaren 4an egindako saioan, erabakia hartu zuen udal ikastaro eta kultura jardueren zerbitzugintzagatiko prezio publikoak araupetu dituen ordenantzako tarifen 4. artikuluko B) puntuaren (Tarifak itzultzea) aldaketa hasiera batez onesteko.

Aldaketa horren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia 2021eko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Udal ikastaro eta kultura jardueren zerbitzugintzagatiko prezio publikoak araupetu dituen ordenantzako 4. artikuluko (Tarifak) B) puntuaren (Tarifak itzultzea) idazketa berria:

“B.–Tarifak itzultzea.

Tarifa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Jardueraren zenbatekoa soilik itzuliko da udalak izena emateko prozesu bakoitzean adierazitako data baino lehen Eguesibarreko Udaleko erregistroan idatziz eskatzen bada; kasu horretan, tasaren zenbateko osoaren %15 atxikiko da kudeaketa-gastu kontzeptupean. Jada hasita dagoen ikastaro batean baja hartzeko eskaera idatziz eginez gero, dagokion arloak kasu zehatz hori aztertu eta ebatziko du, eta baliteke tasa itzultzeari uko egitea.

Justifikatu gabeko 8 ez-joate gutxienez egiten duten ikasleek besterik gabe irten beharko dute ikastarotik eta ez dute eskubiderik izanen ordaindutako tarifa itzulia izateko.”

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2111456