191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena, Abokatuen Elkargoarekin sinatua, Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoak beste urte batean jardunean segitzeko, 2021eko abuztuaren 31n bukaturik. Laburpena. DDBN (Identifikazioa): 576851

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta udal webgunean.

https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/576851.

1.–Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen helburua da bitartekaritzako eta aholkularitzako zerbitzua egitea ondotik zehazten diren egoeretako batean daudenei, beharrezko informazioa emanez etxebizitzaren edo ohiko bizilekuaren hipoteka ordaintzeko oztopoei heltzeko moduei eta aukerei buruz, kreditu bat eman dieten banku entitateen aurrean.

Zerbitzuaren hartzaileak Iruñeko etxebizitzetako bizilagunak izanen dira, etxebizitza baten jabe badira eta ohiko bizileku iraunkorra badute hori, betiere etxea galtzeko arriskuan badaude eta egoera hauetakoren batean:

–Oraindik hipotekako kuota ordaintzeari utzi ez izana, baina ez ordaintzearen ondorioei eta dauden aukerei buruzko informazioa behar izatea.

–Ordaintzeari utzi ez izana, baina finantza entitatearekin konponbide bat bilatzen aritzea, aurreragoko kuotak ordaintzerik ez dutela izanen aurreikusten bada (ordaintzen jarraitzeko baldintza hobeak lortu ahal izateko eskatzen da bitartekaritza).

–Ordaintzeari utzi izana, baina oraindik demanda jarri gabe egotea (orientazioa eskatzen da, eta finantza entitatearekin esku hartzen da demanda jar ez dadin).

–Ordaintzeari utzi izana, demanda jarrita egotea eta herritarra prozesuko edozein fasetan egotea, baita etxetik botatzekoan ere.

2.–Ekintza diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

Hitzarmen honek urtebeteko indarraldia izanen du: 2020ko irailaren 1ean hasi eta 2021eko abuztuaren 31n bukatuko da.

3.–Zein aurrekontu-kredituri egozten zaion dirulaguntza, eta horren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 25.500 euro.

Aurrekontuko partida: 30/15220/482090.

4.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Udalaren dirulaguntza jasotzea bateraezina da xede bererako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideak jasotzearekin, horiek edozein administrazio, entitate edo pertsonak emanak izanik.

Iruñean, 2021eko uztailaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2111642