191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-Eltzetan (3. poligonoko
183. eta 678. lurzatiak eta bidea). Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, abuztuaren 12an emandako 382/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia UE-Eltzetarako (3. poligonoko 183. eta 678. lurzatiak eta bidea), Xabier Marichalar Narvartek sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, alegazioak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2021eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2112497