190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 327/2021 prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000327/2021 prozeduran, 108/2021 Autoa eman da 2021eko uztailaren 23an 11n, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000108/2021 Autoa.

Iruñean, 2021eko uztailaren 23an.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea, Antonio Sánchez Ibañez jauna eta Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Aurrekariak:

Lehena.–2021eko uztailaren 22an bidalitako idazki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du berrestea Osasuneko kontseilariaren uztailaren 22ko 25/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez aldatu egin zen Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Bigarrena.–Sala honek berehala igorri zion Fiskaltzari, txostena egin zezan. Txosten hori uztailaren 22an bertan egin zuen, neurri guztien berrespena eskatuz. Emaitza horrekin, prozesua ebazpenaren zain gelditu zen.

Txostengilea Ana Irurita Díez de Ulzurrun magistratu andrea da.

Xedapen zatia:

1. Baimentzea uztailaren 22ko 25/2051 Foru Aginduan jasotako neurri hau (foru agindu horren bidez aldatu egin zen Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz): eskaerarekin batera aurkezturiko zerrendan/eranskinean identifikatutako udalerrietako egoiliarrei mugatzea gauez zirkulatzeko askatasuna, zehazki, 01:00etatik 06:00etara, asteburuetan (larunbata eta igandea), jaiegunetan, jai bezperetan eta herri horietako festak eginen ziratekeen egunetan, COVID-19a dela-eta muturreko arrisku egoeran daudelako (14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 250 kasutik gorakoa da 100.000 biztanleko, eta 125 kasutik gorakoa 7 egunekoa; jarduketak koordinatzeko Ministerioaren azken dokumentuan, arrisku oso handia da egoera horretarako erabiltzen den izendapena).

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzendua, hiru egun balioduneko epean, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 87. eta 87 ter artikuluarekin (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratu jaun-andreek. Fede ematen dut”.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko uztailaren 30ean.–Justizia Administrazioaren Salako letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2111926