190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-876

Raimundo Vizcar Rosek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,2 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Ubagua ibaira ezkerraldetik isurtzen den Erragoz errekaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Botxorta alderdian (12. poligonoa, 702. lurzatia), Gesalazko udal-mugartean (Nafarroa). Ura Gesalazko udal-mugartean (Nafarroa) erabiliko da, 0,15 hektareako fruta-arbolen saila eta 0,008 hektareako baratzea tantaka ureztatzeko, 12. poligonoko 3050. eta 3051. lurzatietan, eta horrez gain, ura abeltzaintzarako ere bada (askak), 30 behi eta 30 zaldi bururi edaten emateko, 12. poligonoko 3051. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 420 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,034 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 12an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111673