190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-1084

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko maiatzaren 24an emandako Ebazpenaren bidez, María Asunción Izquierdo Iñarrari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio iturbegi batetik eta bi putzutatik ura hartzeko, Arga ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia eremutik kanpo, lur azpiko 018-Andia mendizerra ur-masan, Adoain alderdian; Iturbegia Etxauriko (Nafarroa) udal mugarteko 31. poligonoko 1. lurzatian dago, eta bi putzuak 1. poligonoko 26. lurzatian. Ura Etxauriko(Nafarroa) udal mugarteko 1. poligonoko 26. lurzatian 0,5 hektareako baratze bat uholde bidez ureztatzeko erabiliko da. Urtean, gehienez ere, 1.500 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,07 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 31n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111672