190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-P-96

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko maiatzaren 17an emandako Ebazpenaren bidez, Elena Ventura Parraverderi ur publikoen aprobetxamendua eman zaio putzu batetik ura hartzeko, Queiles ibaiaren eskuinaldean (90126), ibilguen polizia eremutik kanpo, lur azpiko “Ebroko alubioi lurrak: Tutera-Alagón” izeneko 052 ur masan, Baster alderdian, Tuterako (Nafarroa) udal mugarteko 35. poligonoko 179. lurzatian. Batezbesteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,028 l/s-koa izanen da, 330 m³ ko gehieneko bolumena urtean, eta uneko gehieneko emaria 3,3 l/s-koa. Ur hori erabiliko da udal mugarte bereko 35. poligonoko 179. eta 345. lurzatietan 0,085 hektareako lorategi bat aspertsioz eta tantaka ureztatzeko, eta 35. poligonoko 345. lurzatian 4 pertsonaren etxeko erabilerarako, edatekoa izan ezik. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111670