190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Altzuzako Altzuza-2 plan partzialean. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da 2021eko uztailaren 1eko osoko bilkuran behin betiko onetsi zela Altzuzako Altzuza-2 plan partziala, Altzuzako 55-A, 55-B eta 84. lurzatietan, Sorataros SLk sustaturik. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan partziala.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111639