190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, 2021eko lan-egutegian

Alkatetzaren ebazpenaren bidez, 2021. urteari dagokion lan-egutegia aldatzea onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–Aldatzea 2020ko abenduaren 31n onetsitako lan-egutegia, eta ezartzea udal bulegoak itxita egonen direla urteko larunbat eta igande guztietan, baita 2021eko lan-egutegian aipatu egunetan ere. Orobat egonen dira itxita urriaren 11n eta abenduaren 7an.

Bigarrena.–Abuztuaren 20an bulegoak 15:00etan itxiko dira.

Hirugarrena.–Aldaketa hau argitaratzea Udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sesman, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2111971