190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

151E/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Raquel Segura Rodrigo andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dituen ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Raquel Segura Rodrigo andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2111831