190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1557. eta 1587. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin gobernu batzarrean, hasiera batez onetsi zuen Orkoiengo 1. poligonoko 1557. eta 1587. lurzatietarako (Iturribidea kalea) Hiri-jarduketarako plan berezia, Diego Tirapu Arizaletak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da hilabeteko epean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da hiri-jarduketarako plan berezia, 2021eko uztailaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako hiri-jarduketarako plan berezia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2021eko uztailaren 27an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111697