190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Udalbatzako kideen ordainsariak

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2021eko apirilaren 29ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela udalbatzako kideen ordainsariei dagokienez:

50,00 euroko dieta bat ezartzen da Ogasuneko eta Hirigintzako informazio batzordeetako bilkuretara joateagatik. Dieta hori jasoko dute dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideek.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erriberrin, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2111816