190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144E/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hein batean aldatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. IV. kapituluan jasotzen ditu errege dekretu horrek botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea, ebaluatzeko Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, batzordearen osaera aldatu zen, eta beste aldaketa bat egin zitzaion martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 13ko 85E/2021 Foru Aginduaren bidez, hein batean berritu zen Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen osaera.

Bi kidek borondatez utzi dutenez batzordea, beharrezkoa da osaeraren aldaketa partziala egitea berriz. Hortaz, proposatzen da bidezko foru agindua eman dadila Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen osaera berritzeko.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak, honako hauek alegia:

–Batzordeburua: José María Arguiñano Pérez jauna.

–Batzordeburuordea: Raquel Astiz Lizarraga andrea.

–Batzordeko kide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

–Batzordeko kideak:

  • Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.
  • Aurora Lozano Suárez andrea.
  • José Juan Rifón Roca jauna.
  • Isabel Gil Aldea andrea.
  • Marta Santisteban Eslava andrea.
  • Nerea Egüés Olazábal andrea.
  • Alicia Resano Gurpegui andrea.
  • Francisco Javier Basterra Gortari jauna.
  • José María Ayerra Lazcano jauna.
  • Virginia Arrazubi Arrula andrea.
  • Amaya Echeverría Gorriti andrea.

2. Eskerrak ematea M.ª Victoria González Toda andreari eta Javier Sánchez Ruiz de Gordoa jaunari, horiek baitira batzordea uzten duten kideak, egindako lanagatik eta dedikazioagatik.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2111637