190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, planeamenduko arau subsidiarioen 6. kapituluko 7.6.7 artikulua aldatzeko. Behin betiko onespena

Udalak erabaki hau hartu zuen 2021eko ekainaren 29ko ohiko osoko bilkuran:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, helburu duena udalerri honetako planeamenduko arau subsidiarioen 6. kapituluko 7.6.7 artikulua aldatzea, laugarren zabalgunean. Hona hemen aldaketaren edukia:

7.6.7 artikulua. 6. kapituluko 2A puntua.

2 (A): Estalkiak maldadunak izanen dira, osaera librekoak, %40ko malda gehienez, eta zeramikazko teilak edo antzekoak erabiltzen ahalko dira estalkian, edozein motatakoak, lur koloreak hautatuz, eta altzairua, aluminioa, kobrea edo zinka plakan, panelean edo txapan, kolore argiak hautatuz, eguzki erradiazio handia har ez dezaten. Isurki maldadunak fatxadaren lerroan hasi beharko dira, eta goranzko malda eduki gailurreraino. Laugarren zabalgunean, estalkiaren %100 izaten ahal da laua edo zabaltza itxurakoa. Estalkiaren gailurraren garaiera, gehienez, 3 metro izanen da solairuaren azken forjaketaren goiko aurpegiarekiko.

Bigarrena.–Behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta dokumentuaren ale bat igortzea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, onetsi ondoko hamar eguneko epearen barnean, egindako txosten teknikoekin batera, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Egintza hau sustatzaileari jakinaraztea, ohartarazita bide administratiboari amaiera ematen diola eta zehaztuta legearen arabera zer errekurtso jartzen ahal dituen.

Cabanillasen, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2111243