190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Navarra de Estampación e Inyección SA (NEINSA) merkataritzako enpresak sustatua, bera baita Agoizko katastroko 1. poligonoko 9., 10., 11., 333., 335. eta 336. lurzatien titularra, zeinak Agoizko Udal Planeko Z.O.3.2 eremu antolatuaren barnean baitaude. Plana prestatu du Pablo Apesteguia Irigoyen industria ingeniari teknikoak, aipatutako lurzatien aprobetxamendua aldatzeko, aldez aurretik taldekatu eta ondorengo multzoari %80ko aprobetxamendu bakarra emanez.

Hasiera batez onetsitako proiektua hilabetean egon zen jendaurrean, argitara emanik 2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an, eta Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.1 artikuluarekin (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Aipatu epea iraganik alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, 2021eko uztailaren 1ean egin bilkuran behin betiko onetsirik “Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Navarra de Estampación e Inyección SA (NEINSA)”, Pablo Apesteguia Irigoyen industria ingeniari teknikoak prestatua, bai eta haren eranskina ere, non sartzen baitira mugikortasun jasangarriaren inguruko zenbait determinazio eta 4 izkinen koordenatu geografikoak ETRS89 erreferentziazko sistema geodesikoan, UTM proiekzioa, 30 iparreko eremua (ETRS89 UTM 30N), dokumentazio grafikoaren gainean gainjarriak, bidezkoa da testu osoa, eranskin gisa baitator, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agoitzen, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112153