190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu (D mailakoak) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an, Valtierrako Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu (D mailakoak) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bada, horretako kalifikazio epaimahaiak igorritako izendapen proposamenaren arabera, Valtierrako Udalak, Alkatetzaren 2021eko uztailaren 14ko 262/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen:

Juan José Jiménez Jiménez eta José Joaquín Jiménez Navascués izendatzea Valtierrako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu, funtzionario izaerakoak. Horiei alta emanen zaie Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Valtierran, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2111823