190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia (horietako bat Landan eta Lorezaintzan espezializatua). Deialdiko proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Mendabiako alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2021eko abuztuaren 4an, izangai hauen aldeko izendapena egiteko:

Joseba Manu Arrastia Martínez, Landa eta Lorezaintzako lanposturako.

Javier Matías Sainz, espezialitaterik gabeko lanposturako.

Horiek izan dira puntuaziorik altuena eskuratu dutenak, eta aurkeztu dituzte deialdian eskatutako gaitasunak eta gainerako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiri guztiak.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 39.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2112180