190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

50/2021 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuaren baldintza agirian aldaketa normal bat egiteko eskaera onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

2020ko irailaren 18an, “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuaren Kontseilu Arauemaileak (IFZ: Q3150040H), adierazpen geografiko babestua kudeatzeko entitatea den aldetik, bere baldintza agirian aldaketa txiki bat egiteko eskaera aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan. Aldaketa eskaerarekin batera, baldintza agiri berria aurkeztu zen, bai eta tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere, bat etorriz Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamenduarekin.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia da kalitate desberdinduko figuren arloan eskumena duen agintaritza, figura horien esparru geografikoa Nafarroako Foru Komunitatearen mugen barrukoa bada.

Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamenduak, 53. artikuluaren 2. apartatuan, ezartzen du zer prozedura segitu behar den baldintza agirian aldaketa txiki bat edo gehiago egin nahi denean.

Apirilaren 26an, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bat argitaratu zen, zeinaren bidez aldeko txostena ematen zitzaion baldintza agiri hori aldatzeko eskaerari. Horrekin batera, eskaera jendaurrean jarri zen, eta bi hilabeteko epea ireki zen bere legezko eskubide edo interesak ukituak zirela uste zuen edozein pertsona fisiko edo juridikok aldaketa hori erregistratzearen aurkako eskaera aurkez zezan, bat etorriz urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluarekin, non arautzen baita zer prozedura segitu behar den jatorri-deitura babestuen eta adierazpen geografiko babestuen eskaerak Europar Batasunaren erregistroan tramitatzeko, bai eta eskaera horien aurka egiteko ere.

Aurka egiteko epea 2021eko ekainaren 27an bukatu zen inolako eskaerarik aurkeztu gabe. Hortaz, aurretiko tramitazioa bukatutzat jotzen da, eta, horrenbestez, bidezkoa da “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuaren baldintza agiria aldatzeko eskaera onestea eta jendaurrean jartzea.

Eskaera baloratu ondoren, bat etorriz Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 13ko 668/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 10. artikuluak ezartzen duenarekin, non ezartzen baitira 1151/2012 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak, aditzera ematen da eskaerak betetzen dituela erregelamendu horretan eta hari egokitutako xedapenetan ezarritako baldintza guztiak.

1355/2011 Errege Dekretuak, 15. artikuluan, ezartzen du ezen, aldeko ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, organo eskudunak Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari jakinaraziko diola, eskaera Europako Batzordean tramitatzearen ondorioetarako.

“Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuak babesturiko haragia ekoizteko eremu geografikoa Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremura mugatzen da. Beraz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuaren baldintza agirian aldaketa txiki bat egiteko eskaera onestea eta jendaurrean jartzea, egiaztatu baita betetzen direla Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamenduan eskatutako betebeharrak.

2. Baldintza agiria eta aldaketa eskaera, behar bezala betea, web helbide honetan argitaratu dira:

https://www.navarra.es/home_es/Temas/Ambito+rural/Agroalimentacion/Indicaciones+Geograficas+Protegidas.htm

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuaren Kontseilu Arauemaileari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 13an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2111263