188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa, Pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2021eko ekainaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Erronkariko Ibaxaren Mankomunitatearen pista eta bide publikoen erabilera eta haien gaineko mantentze, zaintze eta hobetze lanengatik ordaindu beharreko tasa arautzen dituen ordenantza, 2011/03/25etik indarrean baitago. (2011ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an).

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, gero behin betiko onesteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzeari eta kontrolari buruz xedatuari jarraituz.

Erronkarin, 2021eko uztailaren 28an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2112155