188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Utergako Udalak, 2021eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Utergako Udaleko Kudeaketa batzordeko buruaren kargua dedikazio partzialean gauzatuko da.

2. Kudeaketa batzordeko buruaren karguaren urteko lanaldia 192 ordukoa izanen da, hileko 16 orduko lanalditan banatuta. Lanaldia udaleko langileen lan-egutegira egokituko da, eta malgutasunez beteko da goizeko, arratsaldeko nahiz, hala behar denean, gaueko ordutegietan. Hilero justifikatu beharko da lanaldia bete dela.

3. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.212,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

4. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik, bilkura-sari hauek ezarri dira: Osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzen duen aldiro 150 euro jasoko ditu.

5. Batzordekideek karguan aritzean benetan sortu eta behar bezala justifikatzen duten gastuarengatik jaso beharreko kalte-ordainak izanen dira Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarritakoak.

6. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Utergako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Utergan, 2021eko uztailaren 19an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2111460