188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Hasiera batez onestea Jaizko Udalerriko Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, auzotarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, bulego orduetan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, epe horretan erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez bada.

Jaitzen, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2111692