188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko XX. unitate integratuko (Etxabakoitz) ARS-5 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuan (S-1 sektorea eta GSA-1 sistema orokor atxikia).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 26an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-JUL-21 (12/US).

Iruñeko Udal Planeko XX. unitate integratuko (Etxabakoitz) ARS-5 banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuaren aldaketa (S-1 sektorea eta GSA-1 sistema orokor atxikia) hasiera batez onetsi ondotik, jendaurrean egoteko epea alegaziorik jaso gabe iragan da. Bat eginez Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko uztailaren 20ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “ARS-5 Etxabakoitz banaketa eremuaren birpartzelazio proiektuaren aldaketa” deritzon agiria, tramitera aurkeztu duena Josetxo Iruretagoienak 2021eko apirilaren 14an, ARS-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordearen izenean eta haren ordezkari gisa. Haren xedea da sektorearen urbanizazio proiektuaren 3. faseari dagozkion urbanizazio lanak, eraikuntza prozesuarekin batera, gauzatzeko obligazioak dakarren karga erreala egoztea lurzati eraikigarriei. Lan horiek, hain zuzen, lurzati bakoitzari lotuta daude eta bakoitzari dagokion espazio librea urbanizatzetik datoz.

2. Erabakia jakinaraztea Josetxo Iruretagoienari, ARS-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordea ordezkatzen baitu, eta Jabetza Erregistroari.

3. Erabaki hau Iruñeko Udaleko Ondareari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2111717