188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga ordainaraztea. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen etxebizitza hutsen gaineko zerga ordainaraztea. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 184. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Erabaki da aipatutako zergarako %0,375eko karga-tasa ezartzea lehenbiziko urterako, %0,75ekoa bigarren urterako eta %1,5ekoa hirugarrenerako eta hurrengoetarako.

Erabaki da abenduan egitea aipatutako zergaren likidazioa, eta orduan pasatzea kobrantza, eta hilabeteko epea ematea borondatez ordaintzeko, aurtengo; eta hurrengo urteetarako, bi seihilekotan egitea likidazioa eta pasatzea kobrantza, bat eginez lurraren kontribuzioarekin.

Murillo el Fruton, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2111828