188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Industrialdearen 0 fasea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Udaleko alkate udalburuak, 2021eko uztailaren 28ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen industrialdearen 0 fasea urbanizatzeko proiektua, Mendabiako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2021eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2111843