188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Herri-lur baten desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatiaren
C azpilurzatian (“La Sierra” alderdia). Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Irunberriko Udalaren 16 metro karratuko herri-lurren desafektazioa, 9. poligonoko 1. lurzatiaren C azpilurzatian (“La Sierra” alderdia), haren erabilera lagatzeko Sisnet Nuevas Tecnologías SLri. Lagapen horren xedea da telekomunikazioetako oinarrizko estazio bat instalatzea.

Desafektazioaren hasierako onespena 2021eko maiatzaren 27ko bilkuran erabaki eta jendaurrean egon zen 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 17an argitaratu baitzen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta hura garatzeko araudian xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Irunberrin, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2111906