188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Herritarren parte-hartze prozesua, Baratzeen plan berezia prestatzeko

Leringo Udalak, 2021eko uztailaren 28an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen herritarren parte-hartze prozesu bat hastea, haiei kontsulta eginez hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan “Leringo baratzeen plan berezia” prestatzeko proposamena jendaurrean egonen da, komenigarritzat jotzen duen orok egoki iruditzen zaizkion ekarpenak egin ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lerinen, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2111888