188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

1. poligonoko 356., 357. eta 358. partzelen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko maiatzaren 27an emandako 31/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat, Udal Planeko 1. poligonoko 356., 357. eta 358. partzeletarako, Emilia Arcos Herasek sustatua. Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik ez duenez aurkeztu, arestian aipatu ebazpenean xedatu bezala eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 c) artikuluan ezarritakoaren arabera, onespena behin betiko bilakatu da jendaurreko aldia burutzean, esan nahi baita, 2021-VII-16an.

Argitara ematen da, bat etorriz aipatu legearen 152.3 artikuluan xedatuarekin.

Fontellasen, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2111820