188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Erroko 4. poligonoko 939A lurzatiari dagokion Xehetasun Azterlana hasiera batean onetsi ondoren, Paula Azcona Cerdánek sustaturik, aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2.002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen dela 20 egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak Erroibarko Udalaren Sarrera Erregistroan (Frantziako errepidea z.g. Lintzoain, Nafarroa) aurkeztu ahalko dira.

Erroibarren, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2111887