188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 589. lurzatian. Hasierako onespena

Gobernu Batzarraren 2021eko abuztuaren 5eko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 589. lurzatian, osasun etxe berri bat eraikitzeko. Osunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua da sustatzailea.

–Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz Udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

–Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.

Cascanten, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2112183