188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Artikako Mogotes sektoreko kirol eremua antolatzeko plan berezian. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak 2021eko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Artikako Mogotes sektoreko kirol eremua antolatzeko plan berezia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Berriobeitin, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2111879